XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Calcarea

Hal.: Belaki kalkareoak.

Karekizko espikulak eta 1, 3 edo 4 ardatzeko espikulak dauzkaten belakien klasea.

Capitulum-a

Ik. kapitulua.

Caprimulgiformes

Hal.: Kaprimulgiformeak Neornithes subklaseko hegaztien ordena, zatak bere baitan hartzen dituena.

Carnivora

Hal.: Karniboroak.

Paleozenoan sortutako ugaztun plazentalioen ordena oso heterogenoa, txakurrak, katuak, hartzak eta fokak bere baitan hartzen dituena.

Guztiek dauzkate ongi garatutako betaginak eta haragiz edo arrainez elikatzen dira.

Casuariiformes

Hal.: Kasuariformeak.

Neornithes subklaseko ordena, kasuarioak eta emuak bere baitan hartzen dituena.

Caudata

Hal.: Kaudatuak.

Ik. Urodeloak.

Cephalocarida

Hal.: Zefalokaridoak Perra-formako oskola duten eta itsuak diren krustazeo itsastar ñimiñoen klasea.

Hondo bigunetan bizi dira eta bertako jalkinez elikatzen dira.

Cephalochordata

Hal.: Zefalokordatuak.

Chordata-ren baitako filuma, batzuetan prokordatuen talde gisa hartua.

Metamerikoki segmentatuak dira, notokordak banako helduan irauten du eta arnasketarako zein janari-bilketarako zakatz-arrailak dituen zaku itxurako faringe batez daude hornituta.

Cephalochordata

.

Animalia itsastarrak dira, arrain tankerakoak.

Oso tamaina txikia dute eta Anfioxo izenarekin ezagutu ohi dira.

Notokorda eta nerbio-kordoia gorputzaren luzeran zabaltzen da, animalien bizitza guztian iraunez.

Zefalokordatu guztiak talde batean elkartzen dira, Leptocardia klasean alegia.

uzkia / poro abdominala / korda / gonadak / nerbio-hodia / itsu hepatikoa / faringea / zakatz-arrailak / ebakidura parasagitala.

Ird. Zefalokordatuak: Branchiostoma-ren irudi erdi-eskematikoa.